XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(..) hain zuzen ere pisu hori, bertan bizileku iraunkor eta behin-betiko bat ipintzeko intentzioarekin eraikiarazi baitzuen.

Planoak eztabaidatu zituen, bere gustora aldatu zuen pisuaren konfigurazioa, besteenaz bestelakoa erabakiz, materialak aukeratu zituen, eta bere gustoaren araberako altzariak eta dekorazioa erabaki zituen, xehetasunik txikienetan ere.

Eta hori gutxi balitz bezala eta nahiko hedatua dagoen gizarte-arau baten arabera, helbide-eskaintzako txartel batzuk inprimarazi zituen senarrak, gero matrimonioak bere adiskide hurbilenekoei igorri zizkienak.

(Ikus bedi txartel horietako bat, ... zk.ko dokumentuarekin seinalatua, eta idazki honekin batera aurkezten dena).

Zirkunstantzia horietatik logikaz ateratzen da ez dagoela etxebizitza hori behin-behineko bezala erabiltzeko intentziorik, orain senarrak alegatzen duen bezala, eta bai bere familiarekin iraunkorki okupatzekoa.

b) Alderdi kontrarioak ahaztu egiten du senarra dela, pertsona fisiko eta juridikoen arteko bereizketa antzetsuak aparte utziz, etxebizitza horren benetako jabea.

Izan ere, iharduketetan frogatua geratu baita nola ... izeneko sozietate anonimo inmobiliarioaren kapital soziala, guztira ... pezetakoa, eratzen duten ... akzioetatik, bat bakarra ageri den D.V.ren, hau da, senarraren anaiaren izenean, eta nola gainerakoak honen izenean dauden.

Honela egiaztatua geratzen da senarra dela bai sozietatearen eta bai ezkontegoitzaren pisua aterpetzen duen edifizio osoaren benetako eta berariazko titularra.

Ez du ezertarako balio, beraz, aipatu akzionista sinbolikoa pisuaren erabilerari buruzko Epaile-erabakiarekin kaltetua geratzen dela alegatzeak.

Baldin eta anaia hori bere egunean ados egon bazen pisu hartako gelak senarraren gustora banatu eta apaintzeari buruz, hura bere familiarekin bizitzeko alegia, orain senarrak eta bere anaiak akzionista betegarri bat besterik ez denak Epailearen erabakira egon beharko dute eta hortik pasa.

c) Ikuspegi juridikotik begiratuta, gauza jakina da emakume ezkonduen, hau da, beren senarrengandik legez apartatuak ez daudenen bizilekua, senarrek dutena izango dela (Judiziamendu zibilaren legeko 64. art.), eta horixe izan da hemen ere emaztea demandatua eta Epaile eskudunaren aurrera agertzera zitatua ere izan zenekoa bera, legezko bizilekua eta azken ohizko egoitza (Kode Zibileko 40. art.aren arabera).

Horixe bera dio alderdi kontrarioak ere, han joan deneko bi urte baino gehiagoan bizi direla azaldu duenean.

d) Kode Zibileko 103. art.ak Judiziamendu zibilaren legeko 1887. art.ari buruz xedatzen dituen behin-behineko neurrietako bigarrenaren arabera, (...)